INFO

A-15 errepidea astelehen gauean itxiko dute Andoainen bi noranzkoetan

Oindolar eta Gorosmendi tuneletan egingo diren obrak direla A-15 autobidea astelehen gauean erabat itxiko duela jakitera eman du Gipuzkoako Aldundiak.

A-15 autobidea itxita, artxiboko irudi batean.

A-15 autobideko Oindolar tunelaren (Donostiako noranzkoan) eta Gorosmendi tunelaren (Iruñeko noranzkoan) barruko obrak direla eta astelehenean trafikoa moztuko dela jakitera eman du Gipuzkoako Aldundiak.

Honela, Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da errepidea, Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera. Autobia bi noranzkoetan moztuko da urriaren 16ko 22:00etatik urriaren 17ko 06:00etara bitartean.

A-15 autobidearen Andoaingo noranzkoan izango den mozketak, erabiltzaileek beste ibilbide batzuk erabiltzea eragingo du. Ibilbide luzeetarako Nafarroatik Gipuzkoarantz, gomendatutako ibilbidea izango da N-I errepidea Altsasuraino, A-10 autobia (Sakanako autobia) hartuz Irurtzunen. Soilik helmuga inguruko herriren bat denean, besteak beste, Berastegi, Elduain eta Berrobi, Andoaingo noranzkoan itxita egongo denez, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko lotunean bira egin beharko dute, GI-2130 errepidetik zirkulatuz (Tolosa-Leitza) haien helmugara iristeko.

Ibilbide luzeetarako Gipuzkoatik Nafarroarantz, Iruñeko noranzkoko bidea moztearen ondorioz, A-15 autobideko erabiltzaileek, N-I errepidetik joan beharko dute Gasteizko noranzkoan Altsasuraino eta A-10 autobiatik (Sakanako autobia) Irurtzuneraino. Lekunberrira edo Leitzara doazenek, horren ordez GI-2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri) erabili ahal izango dute, Tolosatik.