«Café vienés» eskatu eta kafea bera «etorri», itzulpenak itzulipurdika
Mikel Bengoetxeak (@mikel_bengo) argitaratu du X sare sozialean. Kafe vienarra ez omen da Vienakoa, baizik eta azentu-markak, azentu-marka, gaztelerazko «venir» aditzetik omen dator. Beraz euskal kefetegietan «café vienés» bat eskatu nahi baldin baduzue, badakizue, «kafe etorri» eskatu.
Adimen artifizialaren garai hauetan edozein hizkuntzatik itzulpenak egitea edozeinen esku dago, Internet bidezko haimaka tresnaren bidez, klik bakarrera. Baina hauek itsu-itsuan erabiltzeak baditu bere arriskuak. Eta euskara ez da itzulpen baino itzulipurdikoak diren halakoetatik libratzen.
Azken adibidea Mikel Bengoetxeak (@mikel_bengo) argitaratu du X sare sozialean. Kafe vienarra ez omen da Vienakoa, baizik eta azentu-markak, azentu-marka, gaztelerazko «venir» aditzetik omen dator. «Café vienés».
Ai ene 🙈 pic.twitter.com/5OoNU1Tcfg
— MIKEL BENGOETXEA (@mikel_bengo) October 25, 2023
Argitalpenak oihartzuna izan du sare sozialean. Euskal erabiltzaileek umorez hartu dute akatsa. «Sekulako jarioa eragiten dizun kafea», erantzun dio @protoeuskaldun erabiltzaileak.
Gainera, ez da irudian ikusi daitekeen akats bakarra. Gaztelerazko «café con leche»-ren itzulpena, «kafe kafesnea» omen.
«Margotutako recien-a»
Halakoak, tamalez, ohikoak dira eta Bengoetxeak berak beste argitalpen honen harian beste adibide bat ere kaleratu du. «Recién pintado» ez da margotu berri dagoen zerbaiten inguruan ohartarazteko, baizik eta «margotutako recien-a» dagoela adierazteko mezua. Zer ote den «recien-a», norberari dagokio asmatzea.