Gaizki atera zen «arabiarren ehiza» neonazia Romans-sur-Isère-n
16 urteko gazte baten hilketa aitzaki hartuta, larunbat arratsaldean hamarka ultraeskuindar Romans-sur-Isere-ko auzo batean ‘ratonnade’ bat egiten saiatu ziren, baina auzoko gazteek aurre egin zieten eta ihes egin behar izan zuten.
Larunbatean, Romans-sur-Isère udalerrian (Drôme, frantziar Estatuko hego-ekialdean), neonazi talde batek hitzordua antolatu zuen La Monnaie auzora joateko, aste bat lehenago, ustez auzo hartako zenbait pertsonek jai batean Thomas izeneko 16 urteko gazte bat labankadaz hil izana aitzaki hartuta.
18.00ak aldera, «Islam hors d’Europe» (Islama Europatik kanpora), «La rue, la France, nous appartient» (Kalea, Frantzia, gurea da) eta «Europe, jeunesse, révolution» (Europa, gazteria, iraultza) bezalako leloak oihukatuz, aurpegiak estalita, bengalak eta burdinazko barrak eskuetan, frantziar Estatuko departamentu ezberdinetatik joandako 80 bat neonazi auzoan sartu ziren. Lekukoen arabera, bertakoak ez ziren 15 urteko bi gazteri eraso egin zietenak.
Auzoko gazteek aurre egin zieten eta alde egin behar izan zuten. Auzotarrek ‘ratonnade’-an parte hartzen ari ziren zenbait neonazi harrapatu eta haien telefonoetako edukia sare sozialetan zabaldu zuten, antolatutako arabiarren ehiza bat zela argituz. Ultraeskuindar bat larriki zaurituta ospitaleratua izan zen eta Poliziak beste hogei atxilotu zituen.
FLASH - L'idéologie néo-nazi de la milice ayant tenté de commettre des ratonnades à Romans-sur-Isère est également confirmée.
— Tajmaât (@Tajmaat_Service) November 26, 2023
Grâce à un témoin, nous avons pu identifier un des membres et nous procurer des vidéos présentes sur son téléphone, intercepté lors d'une fuite.… pic.twitter.com/Uy4Bl4KeCV
Frantziar Estatuan talde faxista eta neonaziak aktiboak dira, kaleetan presentzia dute eta eraso arrazistak eta ezkerreko mugimenduen kontrakoak burutzen dituzte. La France Insoumise-ko Jean-Luc Mélenchonek eraso antolatua salatu eta auzotarren autodefentsa txalotu du X sare sozialean.
À Romans-sur-Isère, un seuil est franchi. Une milice recrutée dans toute la France est venu agresser les habitants d'un quartier populaire. Magnifique auto protection de la population. Son sang-froid doit faire école car les agressions racistes par l'extrême droite se…
— Jean-Luc Mélenchon (@JLMelenchon) November 26, 2023