Euskara, katalana eta galizieraren aldeko aldarria, Cadizeko haurren inauteritik
Euskara, katalan eta galiziera jomugan daude, askotan, espainiar Estatutko eztabaida politikoan. Oinarria, baina, askoz sinpleagoa da eta hauen aldeko kantua zabaldu dute nondik eta Cadizeko haur inauteritik, Las Hijas de Neptuno konpartsaren eskutik.
«Gure amonen hizkuntzak hitz egiten dituen planeta batean bizi naiz», hasten da sareetan arrakasta lortu duen Las Hijas de Neptuno konpartsaren abestia, Cadizeko haur inauteritan. Euskara, katalan eta galiziera jomugan daude, askotan, espainiar Estatutko eztabaida politikoan, azken hilabeteetan Kongresuan erabiltzea onartu izana eta honek sortutako polemika adibide.
Cadizeko karnabaleko infantiletako las hijas de neptuno konpartsaren pasodoblea: pic.twitter.com/fmwmU0Kt6H
— Eneko Oroz (@ameslaria) January 14, 2024
Haur konpartsa honek, baina, eztabaida horren antzutasuna agerian jarri du. «Bere identitatea duten, antzinako hizkuntzak, desberdinak», abesten dute haurrek. «Eskolan esan didate oso altxor garrantzitsua dela, eta inork ez duela bere hitz egiteko modua inposatzeko eskubiderik, askatasunaren mezua ezabatuz», jarraitzen dute.
Eta euskaraz, galizieraz eta katalanez ere ausartu dira haurrak. «Euskal Herrian kantua entzuten da. En galego soa unha mariñeira cantiga y les paraules que en catalán parlen de llibertat i d'amor i de vida», ondorio argi batera iritsiz. «Nire planetan jendea elkar ulertzera iristen da, bihotzak entzuten baldin badaki».
Haur konpartsa honek, gainera, lehen eskutik ezagutzen du Euskal Herria. Izan ere, Donostian izan ziren maiatzean, ikuskizuna eskainiz.