Zuberoako maskaradak antzeztutako ikuskizunak dira, ia egun osoz luzatzen direnak. Jatorri ezezaguna dute, eta Europako inauteri zaharrenetarikoak direla diote adituek. Aurten, urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an amaituko dira. Pagolako herritarrek antolatu dituzte. Guztira hamabost emanaldi izango dira astebururo. Lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan bertan, eta beste hamabi herri bisitatuko dituzte.