Urdulizeko Mecaner enpresa greba mugagabean, 148 langile kaleratzeko arriskuan
148 langile kaleratzeko arriskuan daude Mecaner enpresan, horregatik, greba mugagabea hasi du asteazken honetan ELAk. EAJk Yolanda Diazi enplegua babesteko esku hartzeko galdegin dio Kongresuan, eta honek honela erantzun du: «Industriako lan-eskumen guztiak transferituta daude, Lakuaren esku dago».
Asteazken honetan abiatu du ELAk Urdulizko Mecanerren deitutako greba mugagabea, sindikatuaren arabera «jarraipen zabala» izan du grebak lehen egunean eta enpresako hainbat ataletan ekoizpena gelditu da, ELAk ohar batean jakinarazi zuenez.
Stallantisek Urdulizko lantegia ixteko hartutako erabakiaren aurka deitu dute greba, «enplegu erregulazioko espedientearen kontsultaldia hasteko hilabete falta denean». 148 langile kalean uzteko arriskua mahaigaineratu eta Stellantis taldeak fabrika deslokalizatzeko hartutako erabakia bertan behera utzeko eskatu du ELAk: «Ezin da onartu irabaziak dituen enpresa batek, 600.000 eruro 2022an, Mecaner deslokalizatzeko erabakia hartzea». Beste sindikatuekin greba ez dela adostu adierazi dute.
Enpresa bideragarria dela azaldu du sindikatuak, eta erakundeei exijitu die «Mecaner bezalako enpresetan enplegua suntsitzea ahalbidetzen ez duten politikak hartzeko eta itxiera eragozteko lan egiteko».
«Autogobernua predikatu eta praktikatu egin behar da»
Idoia Sagastizabal EAJko diputatuak Yolanda Diaz Gobernu espainoleko presidenteordeari Mecanerren enplegua defendatzeko dituen planen inguruan galdetu dio asteazken honetan Diputatuen Kongresuan. Diaz zorrotza izan da erantzunean, Mecaner enpresako 148 enpleguak Lakuak babestu behar dituela esan dio, «industriako lan-eskumen guztiak transferituta daude eta».
Hala ere, Espainiako Gobernuak «ahal duen guztia» egingo duela mahaigaineratu du; beti ere, Lakuako eskumenak errespetetatuz eta elkarlanean arituz. Bere erantzunaren amaieran, autogobernua «predikatu ez ezik, praktikatzea ere» badela gaineratu du Diazek.