INFO

«Bruselan ere, Korrikaren alde!»

Hamarnaka euskaltzale bildu zen atzo Bruselako Errege parkean, irrintzi eta «Bruselan ere, Korrikaren alde!» oihu artean. Ostegunean abiatuko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, baina munduko hamaika txokotan euskal diaspora dagoeneko aurreratu egin da.

This browser does not support the video element.


Bi urteko itxaronaldiaren ostean, ostegun honetan abiatuko da Korrika Irundik. Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera gurutzatuko du 10 egunez. Baina mugetatik haratago, hasi dira Korrika ospatzen. Bruselan, adibidez, euskaltzale ugari batu ziren larunbat honetan.

Euskal diasporaren ohiko zita izan ohi da. Euskal Herrian Korrika hastearekin batera, munduko hamaika txokotan antolatzen dira ekimenak, modu batean edo bestean, euskararen aldeko ekimen honen parte ere izateko.

Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira Korrika ugari. Izan ere, planeta osoan badaude Korrikaren eta euskararen alde egin duten euskaltzaleak, eta ia kontinente guztietan gauzatu ohi dira edizio bakoitzarekin bat egiten duten ekimenak. Korrikaren webgunean, bada eguneratzen doan mapa. 

Sidney, Melbourne, Edinburgo, Berlin, Praga, Mumbai, Tokio, Paris, Bartzelona, New York, Montreal, Mexiko Hiria, Bogota, Lima, Montevideo, Santiago eta beste toki ugari agertzen dira.

Atzo Brusela batu zen zerrenda hortara, non hamarnaka euskaltzale bildu ziren Errege parkean. Irrintzi eta «Bruselan ere, korrikaren alde!» oihu artean gurutzatu zuten hiriaren erdian dagoen parke hau, non ez zen jan eta edatekorik falta.