INFO

Motorzale bat hil da Zaldibarren, auto batekin talka egin ondoren; gidaria, Ertzain-etxean

Motorzale bat hil da igande goiz honetan Zaldibarren izandako trafiko istripu batean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, motorrak talka egin du auto baten kontra. Honen gidaria Ertzain-etxean eman du gaua eta astelehenean deklaratuko du epailearen aurrean

Ertzaintza trafiko lanetan, artxiboko irudian. (Raul BOGAJO | FOKU)

Motorzale bat hil da igande goiz honetan Zaldibarren, auto baten aurka talka eginda, Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 10.00ak aldera gertatu da udalerri bizkaitarreko Olarreaga auzoko Ibur Erreka industrialdeko errepide batean. Motorrak talka egin du auto baten kontra.

Zabaldutako informazioaren arabera, istripuan jasandako lesioen ondorioz ia berehala hil da motorraren gidaria. Istripuaren tokira bertaratutako medikuak heriotza egiaztatu du.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du ezbeharra nola gertatu den argitzeko. Gidariak Ertzain etxean eman du gaua eta astelehen honetan eraman dute epaitegira deklaratzeko.