INFO

Baldintzapean aske da Roberto Lebrero gasteiztarra, 22 urte baino gehiago preso eman eta gero

2001eko urritik espetxean zegoen Roberto Lebrero Panizo gasteiztarra baldintzapean aske geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenak hala zehaztuta, Etxeratek berri eman duenez.

Presoen eskubideen aldeko manifestazio bat, Donostian, artxiboko irudian.   (Gorka RUBIO | FOKU)

Etxeratek sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, Roberto Lebrero Panizo gasteiztarra baldintzapeko askatasunean geratu da. 2001eko urritik zegoen preso.

Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bitartez eskuratu du baldintzapeko askatasuna.

2022ko urritik hirugarren graduan eta iaztik, etxean preso.

Zigorraren parterik handiena Euskal Herritik ehunka kilometrora bete behar izan du. 2020ko urrian Sevilla II espetxetik (990 kilometrora) Burgosera hurbildu zuten eta, hilabete batzuetara, handik Zaballara.