INFO

Unai Laso eta Jokin Altuna aurrez aurre, buruz buruko finalean

Igande honetan buruz buruko finala jokatuko dute Jokin Altunak eta Unai Lasok Bilboko Bizkaia pilotalekuan. NAIZ Irratiak zuzeneko emankizuna egingo du. Ion Garate eta Jon Ormazabal NAIZeko lankideekin batera aztertu dugu final handia.

Unai Lasok eta Jokin Altunak buruz buruko txapelketa honetan Bilboko Bizkaia pilotelkuan jokatutako partidan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Igande honetan buruz buruko finala jokatuko dute Jokin Altunak eta Unai Lasok Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Ion Garate eta Jon Ormazabal NAIZeko lankideekin batera aztertu dugu final handia.

Ikusmin handia dago txapela nork eramango ote duen, eta faboritoa nor den galdetuta, biek ala biek adierazi dute Jokin Altunak jokatzen duen bakoitzean, bera dela faborito.

Finalera zer-nolako aldartean iristen diren bi pilotariak ere aipatu dute. Baita, noski, joan den asteazkeneko material hautaketa ere.

NAIZ Irratiak zuzeneko emankizuna egingo du igandean, 17.30etatik hasita. Ion Garate NAIZ Irratiko kirol kazetariak gidatuko du saioa, eta Ibai Zabala pilotari ohia izango du alboan.