INFO

‘Botika Etxean Eskura’ proiektua abiatu dute Añana eta Arabako Mendialdean

Añanako eta Arabako Mendialdeko eskualdeetan sendagaiak etxez etxe eramateko ekimena ‘Botika Etxean Eskura’ gaur bertan jarriko dute indarrean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Farmazialarien Elkargoak.

Ezkerretik eskuinera: Anartz Gorrotxategui, Lurralde orekako eta Lurralde- Antolaketako diputatua, Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua eta Milagros López de Ocáriz, Arabako Farmazialarien Elkargoko presidentea. (Irekia)

Añanako eta Arabako Mendialdeko eskualdeetan sendagaiak etxez etxe eramateko ekimenerako lankidetza- hitzarmena sinatu dute astelehen honetan Anartz Gorrotxategik, Lurralde orekako eta Lurralde- Antolaketako diputatu denak; Gotzone Sagardui Lakuako Osasuneko sailburuak; eta Milagros López de Ocariz Arabako Farmazialarien Elkargoko presidenteak. Izan ere, Araban Añana eta Arabako Mendialdeko eskualdeetako landa-eremuko biztanleei farmazia-arreta hobea eskeintzeko, ‘Botika etxean eskura’ programa abian jarri dute.

Plan hau gaur bertan sartuko da indarrean, bi urteko indarraldiarekin. Honen helburu nagusia, aipatutako eskualdeetan bizi diren pertsonei arreta farmazeutiko hobea eskeintzea eta sendagaiak etxez etxe eramateko posibilitatea edukitzea da. Gotzone Sagarduik aipatu duenez, arabako landa- eremuko biztanleen arreta eta jarraipen farmakoterapeutikoa beren etxeetan hobetzea du xede programa honek. Horretaz gain, pertsona bakoitzaren tratamenduarekiko loturak indartzeko eta dosifikazio- sistema pertsonalizatuak prestatzeko ere balioko du.

Bestaldetik, Anartz Gorrotxategik nabarmendu du Arabako Foru Aldundiak garrantzi berezia ematen diola proiektu honi, «Arabako landa- eremuko pertsona askoren bizi- kalitatea nabarmen hobetuko baitu», izan ere, urrats berri bat izango delako erakundeen arteko helburuan.

Positibotzat jo du programa hau Milagros López de Ocarizek, Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidenteak, pandemian antzemandako eskaera bati erantzuten diolako, horrela, pertsonei arreta farmazeutiko integrala eskeiniz.

Horretaz gain, eskertu egin du Lopez de Ocarizek administrazio publikoek plan hau martxan jartzeko erakutsi duten sentsibiliatea, beren balio kualitatiboa nabarmenduz. Berak gailendu du, «landa-eremuan bizi diren pertsonen autonomia hobetzen laguntzen du, farmazialari profesionalen tratu hurbila eta pertsonalizatua jasotzeaz gain. Gainera, profesional hauek trebakuntza emango dute bizi-ohitura osasungarrietan, gainerako osasun-profesionalekin eta eragile sozialekin batera».

Lakuako Osasun Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Sailak aukera emango dute ‘Botika Etxean eskura’ proiektua finantzatzeko, urtean 125.000 euroko ekarpenarekin. Beste aldetik, 95.000 euroko ekarpena izango da Eusko Jaurlaritzaren aldetik eta 30.000 eurokoa Foru Aldundiaren aldetik.