INFO

Sanferminetan eraso matxistarik ez dutela onartuko ohartarazi dute Iruñean


Mugimendu feministak deituta, ehunka lagun atera dira kalera bart Iruñean, sanferminen atarian urtero egin ohi den mobilizazioan, festetan eraso matxistrik ez dela onartuko ohartarazteko.

Gaueko 23.00ak inguru abiatu da manifestazioa, «Autodefentsa feminista» eta «erasorik ez erantzunik gabe» oihupean.

 

Jantzi beltzak soinean, kandela argiez lagunduta eta haietako asko aurpegian kaputxak zituztela, indarkeria matxista «ez dela desfasea» baizik eta biolentzia aldarrikatu dute ozen Alde Zaharrean zehar egin duten kalejiran, baita autodefentsa feministarako deia egin ere.