EAEko ekonomiak gorantz jarraitzen du, «hazkunde sendoaren» bidean
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak hazkunde «sendoaren» bidean da eta 150etik 99,3ko balioa lortu du, maiatzean baino bi gehiago. Iazko martxotik eskuratu duen baliorik altuena da, Lakuako Gobernuko ‘Ekonomiaren termometroa’-ren arabera.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia «hazkunde sendoaren» bidean dago eta 150etik 99,3ko balioa lortu du, maiatzean baino bi puntu gehiago. Iazko martxotik eskuratu duen baliorik altuena da.
Ondorio horiek Lakuako Gobernuko Ekonomia Sailak asteazken honetan argitaratu duen ekaineko ‘Ekonomiaren termometroa’-n jasotzen dira; ehunen bat adierazle hartzen ditu kontuan, eta horren arabera EAEko ekonomiak gorantz jarraitzen du.
Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak ekainean 99,3ko balioa lortu zuen, 150etik, maiatzean baino ia bi puntu gehiago.
2023ko martxoan EAEko ekonomia «hazkunde apalaren» eremuan sartu zen (100 puntutik behera), 2021eko martxotik lehen aldiz. Ordutik, ‘Ekonomaren termometroa’-ren arabera joera goranzkoa izan da eta ekainean «hazkunde sendoaren» eremura igarotzekotan izan zen (100 puntutik gora), 99,3 eskuratuta –maiatzean 97,4 lortu zituen–.
Ikerketak dioenez, eskariaren ikuspuntutik jarduera ekonomikoaren dinamismoari ekarpen handiena kontsumo pribatuaren hazkundearen eskutik etorri da.
Aldiz, kanpo saldoaren kontribuzioa galdu egin zen, inportazioen hazkundearen ondorioz.
Industriak, bere aldetik, ahul jarraitzen duen arren, aurreikuspenak hobetu ditu, eta enpleguaren hazkundeak zerbitzuen sektorea bultzatu zuen ekainean.