INFO

Bilboko ongizate akustikoa hobetzeko proiektu pilotua martxan jarri du Udalak

‘Bilboko Doinuak’ izeneko proiektu pilotua abian jarri du Bilboko Udalak, San Ignazio auzoan egin den soinu identitateari buruzko partaidetza prozesu baten bidez. Helburua da jendea kontzientziatzea soinua oreka pertsonal eta kolektiboko funtsezko elementua dela.

San Ignazion egin du Bilboko Udalak ongizate akustikoari buruzko proiektua. (Europa Press)

Bilboko Udalak proiektu pilotu bat bultzatu du San Ignazio auzoan, hiriko ongizate akustikoa hobetzeko. ‘Bilboko Doinuak’ soinu identitateari buruzko partaidetza prozesu baten ondoren garatu da, eta hir -eremuko soinu konplaxutasunaren kudeaketan estrategia berritzaileak garatzeko ekimen bati erantzuten dio.

Ohar batean, Udalak jakinarazi du ekimenaren helburu nagusia dela «pertsona bakoitza kontzientzia hartzera bultzatzea, inguratzen gaituen soinua oreka pertsonalerako eta kolektiborako funtsezko elementua dela gainerako pertsonekiko eta ingurumenarekiko harremanetan».

Horrela, ‘Bilboko Doinuak’ programak «Bilboko auzoetako ongizate akustikoa hobetzea» du helburu, eta «hiri bizitzan soinu inguruneak duen garrantziaren kontzientzia sustatzea du xede, «ingurune akustiko orekatua eta osasungarria lortzeko alderdi teknikoak eta emozionalak jorratuz».

Proiektu pilotua «soinuen eta zaraten intentsitatearen analisi tradizionaletatik harago dia, soinu ingurunearen pertzepzio sozialaren dimentsioa txertatuz».

Ikuspegi «berritzaile» horri esker, «leundu behar diren soinu gogaikarriak ez ezik, komunitatearen ongizateari laguntzen dioten eta indartu behar diren soinu positiboak ere identifika daitezke».

Herritarren parte-hartzea eta azterketa

Auzo elkarteek, ikastetxeek eta tokiko beste eragile batzuek osatutako talde eragile baten lankidetzari esker, diagnostiko tekniko eta parte-hartzaile bat egin da, eta horri esker «hobeto ukertu ahal izan dira auzoko soinuen aniztasuna eta biztanleengan sortzen dituzten emozioak».

«Otsaila eta ekaina bitartean, lan handia egin zen El Canal AVVk, Jai Batzordeak, Madre de Dios Hezkuntza Zentroak, EHUk, auzoek eta barrutietako aholkulariek osatutako talde eragilearekin. Gainera, online plataforma bat erabili zen», azaldu du Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak.

Egindako jardueretan, leku esanguratsuak, soinu motak eta emozioak identifikatu ziren, ondoren auzoko soinu bereizgarriak eta sortzen dituzten emozioak mapatzeko.

Talde Eragilea sortu zen, tokiko aktoreen eta adituen diziplinarteko taldea, eta herritarren pertzepzioak ere jaso ziren onlike inkesten eta foroen bidez.

Ondoren, auzoko soinuak eta eszenak dokumentatzeari ekin zitzaion, eta diagnostikorako hiri pasealeku bat diseinatu zen, auzoan zeharreko ibilbide gidatuekin, soinu ingurunean funtsezko puntuak identifikatzeko.

Proiektuaren alderdi nabarmenetako bat pertsonen ongizateari laguntzen dioten soinu positibiak identifikatzea da, hala nola txorien kantua, haurren barreak edo itsasadarreko jarduerak, bizilagunen bizi kalitatea honetzen duten elementu gisa identifikatu direnak.

Soinu horiek atmosfera «atsegina» sortzeaz gain, estresa murriztu eta komunitate eta pertenentzia sentimendua susta dezakete, eta, aldi berean, oreka eta harmonia elementu gisa ere jarduten dute, herritarren osasun mentala eta emozionala hobetzen lagunduz», adierazi du Abetek.

Gomendioak

Horrela, ‘Bilboko Doinuak’ proiektuak hainbat gomendio tekniko eta parte-hartzaile egiteko aukera eman du, soinu atseginak mantendu eta sustatzeko eta gogaikarriak direnak arintzeko.

Gomendio horiek artean daude kaleetan integrazio handiagoa, espazio publiko estaliak eta begetatuak areagotzea eta trafikoaren zarata murriztea.