INFO

Bukatu da 2024ko EuskarAbentura, betirako harreman eta oroitzapenak utziz

Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren, EuskarAbenturako kideek bosgarren espedizioari bukaera eman diote Getxora ailegatzean.

Aurtengo EuskarAbenturako kideak. (EuskarAbentura)

Hilabete oso bat pasa da Jzqiotarrek espedizioa hasi zutenetik. Uztailaren 1ean Euskal Herriko puntu ezberdinetatik irisitako 125 gazte Atharratzen batu ziren helburu berdina partekatuz: euskararen eskutik esperientzia ahaztezina bizitzea. Abuztuaren 31n heldu ziren helmugara, Getxon. Bidaia ilusioz eta irrikaz beteta hasi zuten nerabeek, 400 kilometor oinez egin ondoren guztiz nekaturik bukatu badute ere, bizipen ugari bildu dituzte.

Egin dezagun kontaketa. 30 egunetan zehar 400 kilometro egin dituzte gazteek, 27 herri bisitatuz eta 40 eduki baino gehiago tailerren bidez tratatuz. Horrez gain, zenbait hautetsi, kirolari eta herritarren harrera jaso dute.

Getxora ailegatzean Itxaxasargi dantza taldearen agurra jaso zuten nerabeek. Taldeko kideen harreraz gain alkateak eta zinegotziek ere agurtu zituzten gazteak. Bidaiaren azken metroetan joaldunek ireki zieten bidea. Iritsitakoan, Algortako Bertso Eskolako kideen doinuak senitartekoen txaloekin nahastu ziren, eta hala sartu ziren Muxikebarri aretoan. Hantxe egin zuten hilabete osoko bizipenari itxiera emateko ekitaldia.

EuskarAbenturan parte hartu duten pertsona guztiei esker ona adierazteko unea ere izan zen ekitaldia: Jzquiotarrak, gurasoak, babesleak, urdinak, elkartekideak... Finean, espedizioa aurrera eramateko beharrezkoak izan diren pertsona guztiak. Horrez gain, 2018ko lehen espedizio hartatik bizi izandako esperientzia eta lorpenei errepasoa egin zieten.

Azkenik, EuskaraAbenturaren helburuak gogorarazi zituzten: gazteen artean euskararen erabilera eta baloreak sustatzea, hori baita bidaia urtero antolatzeko arrazoi nagusia. Gazteen gaitasunak aipatzeaz ere ez ziren ahaztu, eta haien ardura gazte euskaldunen arteko sarea bermatzea dela nabarmendu zuten.