Paralitiko geratu da hiyab ez eramateagatik Iranen Poliziak tirokatutako emakume bat
Gidatzen ari zela Poliziak gelditu ondoren, 31 urteko Arezou Badrik bizkarrean tiro bat jaso zuen Iranen hiyab beloa ez eramateagatik, uztailaren 22an. Orain, paralitiko geratu da, baina medikuek oraindik ez dakite behin betiko ote den. Aminiren kasuak eragindako haserrea berpiztu du eraso berriak.
Iranen derrigorrezkoa den belo islamiarra ez zeraman 31 urteko emakume bat paralitiko geratu da polizikideek bizkarrean tiro bat eman ostean, hedabideek jakinarazi dutenez.
Arezou Badri da, bi haur txikiren ama, eta uztailaren 22an tirokatu zuten, Nour hirian, Mazandaran probintzian, gidatzen ari zela, poliziak gelditzeko aginduari jaramonik egin ez ziolako, BBC Persian kateak egindako txosten baten arabera.
. #ArezouBadri , a 31-year-old mother, will likely never walk again after being shot in the back while driving her car. It hasn’t been 2 years since #Mahsa_Amini was brutally murdered in police custody. pic.twitter.com/V1JlY5sT3p
— Fatemeh Shahrzad Shams (@ShazzShams) August 11, 2024
Agenteak autoa gelditzen saiatu ziren, hiyab kode zorrotza ez errespetatzeagatik ibilgailua konfiskatzeko agindu bat zegoela konturatu zirenean. Neurri hau azken hilabeteetan aplikatzen aritu dira herrialdean, belo islamiarraren erabilera behartzeko.
Testu-mezu baten bidez, agintariek ohartaratzen diete belorik gabeko emakumeekin harrapatutako autoen jabeei bere autoa konfiskatu egingo dutela.
Hau omen zen Badriren kasua. Eta gelditu ez zenez, polizikideek ibilgailuaren pneumatikoaren aurka tiro egin zuten lehenik, eta, ondoren, hari apuntatu zioten, eta balak bizkarrean jo zuen.
Hamar bat egunen ondoren, medikuek bala Badrien gerritik ateratzea lortu zuten, baina birikak eta bizkarrezur-muina larriki kaltetu zitzaizkion, eta ibili ezinean dabil. Medikuek orandik ez dakite emakumea behin betiko edo aldi baterako paralitiko geratu den.
Badri segurtasun neurri zorrotzen pean dago gaur egun Teherango Valiasr Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako unitatean (ZIU), eta ageneek minutu batzuetan baino ez diote uzten familia bisitatzen, telefono mugikorrak kendu ondoren, biktimaren irudiak atera ez daitezen.
Masha Amini
Joan den apiriletik, Irango agintariek ‘Argi Plana’ izeneko kanpaina bat jarri zuten abian, 2022ko irailean Masha Amini poliziaren zaintzapean hiyab-a ondo ez eramateagatik hil zenetik erabiltzeari utzi zioten emakumeei beloaren erabilera inposatzeko.
Aminiren heriotzak protesta jendetsuan eragin zituen herrialde osoan, baita nazioartean ere, askatasun sozial handiagoak eta Errepublika Islamikoaren amaiera eskatzen zutenak, eta hilabeteetan jarraitu zuen.
Azkenean, segurtasun indarrek protestak itzaltzea lortu zuten 500 hildako utzi zituen errepresio batekin.