Txikiekin zinemaz euskaraz gozatzeko proposamen berria
CENTRAL PARKEKO HEROIAK
Estatu frantziarra. 2023, 85’. Jat. izenburua: ‘Les Inséparables’. Zuzend.: Jérémie Degruson. Gidoia: Bob Barlen, Cal Brunker. Musika: Puggy.
‘Central Parkeko Heroiak’ (‘Les Inséparables’) filmak Annecy-ko Zinemaldiko Sail Ofizialean izan zuen mundu mailako estreinaldia. Irudimen mugagabea duen On Kixoteren txotxongilo iheslariaren eta lagun bila dabilen DJ Doggy Dog pelutxe abandonatuaren urratsak jarraitzen dituen animaziozko filma.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zortzigarren filma da, ‘Buffalo Kids’ lana ederraren ostean.
Jérémie Degruson-ek zuzendu du lana, eta gidoilari talde nabarmena du atzean, Bob Barlen, Cal Brunker, Joel Cohen, Alec Sokolow, Mathieu Zeller eta Degruson bera barne.
Zinema Euskaraz programa
Maiz aipatzen dugun programa honen helburua herritarrei, balio zinematografikoez gain, euskararen erabilera sustatuko duen filmen aukeraketa helaraztea da; izan ere, euskara komunikazio kulturalaren eta normalizaziorako bidea da aisialdiaren eta entretenimenduaren eremuan.
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu programaren barruan: irailaren 13an, ‘Liskor kapitaina’, eta abenduaren 5ean, ‘SuperKlaus’.