Jauzi Ekosozialak egungo turismo eredu «eutsiezina» salatu du Ereagako hondartzan
Jauzi Ekosoziala eragile ekologistak ekintza berri batekin «udako turismo neurrigabearen inpaktu kezkagarria» salatu du Ereagako hondartzan.
Jauzi Ekosozialak, «turismoak pertsonengan eta ingurumenean duen eragina agerian uzteko, ekintza bat egin du Getxoko Ereaga hondartzan. Eragile ekologistako ekintzaileek, eskuareen laguntzaz, ‘Turismo eredu honek hiltzen gaitu’ lelo adierazgarria idatzi dute hondartzako harean.
☀️ Uda bukatzear da, eta aurten ere, gure txokoak turismoaren mesedeetara saldu eta egokitu dira.
— Jauzi Ekosoziala (@JauziEkosoziala) September 11, 2024
️ Gure hondartzak kruzeroen portu bihurtu dira.
Gure auzoak etxe turistikoz eta frankiziaz josi dira.
✊ Hori guztiagatik, Ereagan turismo eredu jasangaitz hau salatu dugu! pic.twitter.com/NNInRnTEIb
«Udara bukatzear da eta aurten ere, gure txokoak turismoaren mesedeetara saldu dira», adierazi du ekintzan Jauzi Ekosozialako bozeramaileak, Nerea Zuluagak. Taldeko kideen arabera, Euskal Herriko hondartzak eta txokoak «gutxi batzuen botere gogoa asetzeko tresna» bilakatu dira.
Kostaldea «milaka turista dakartzaten gurutzontzien portu bihurtu eta hiri nagusietako auzoak etxe turistikoz josi direla» ere azpimarratu dute Jauzi Ekosozialeko kideek. Honela, «neurri gabeko turismo eredu eutsiezinak, gure itsaso, aire eta lurrarengan duen inpaktu itzuliezina» salatu dute.
Era berean, turismo «neurrigabe» honi «negozio txikiak gainbeherara bultzatzea, etxebizitza eskubidea ukatzea eta osasun arazoak areagotzea» leporatu diote. Zuluagak adierazi duenez, «bidaiatzea aske eta arrakastatsu izatearen ikur bezala saldu digute. Baina noren askatasun? Noren arrakasta? Ez nirea, ez zurea».