Pasaiako alkate izandako Roberto Lopez de Etxezarreta hil da
Pasaiako alkate izandako Roberto Lopez de Etxezarreta Murgiondo hil berri da, 90 urte zituelarik. 1983 eta 1987 urteen artean izan zen alkate. Pasaiako Udalak herriaren alde egindako lana nabarmendu du adierazpen batean.
1983 eta 1987 urteen artean Pasaiako alkate izandako Roberto Lopez de Etxezarreta Murgiondo hil berri da 90 urte zituelarik.
Pasaiako Udalak adierazpena plazaratu du, doluminak adierazi eta Lopez de Etxezarretak alkate bezala egindako lana azpimarratzeko.
«Bere bizitza eta ibilbide politikoa Pasaiako komunitatearen zerbitzura egon dira, eta horregatik beti izango dugu bere ekarpena gure memorain. Lerro hauen bitartez, Pasaiako Udalaren eta bere Udalbatzaren izenean, familia, lagun eta gertukoei gure doluminak adierazi nahi dizkiegu. Lurrak goxo har zaitzala Roberto», nabarmentzen du Pasaiako Udalaren adierazpenak.
Lopez de Etxezarretaren omenez, Pasaiako lau barrutietako eraikin publikoetako banderak haga-erdira jarriko dira eta hilaren 24ean egingo den udalbatzan minutu bateko isilunea egingo da.
EAJren zerrendan hautatu zuten alkate Lopez de Etxezarreta. Ondoren, EAko kide izan da, eta azken urteotan EH Bilduren jardueretan parte hartu izan du. Honekin batera, 18/98 makrosumarioan auziperatuen aldeko elkartasuna ekitadietan aritu zen.
Sare sozialetan Lopez de Etxezarretaren ibilbidea gogoratu eta doluminak adierazi dituzte gertukoek.
Gure alderdikide eta lagun maitea Roberto Lopez de Etxezarreta zendu da.
— EA Gipuzkoa (@EA_Gipuzkoa) September 18, 2024
Dena eman zuen herriaren alde. Pasaiako alkate, Gipuzkoako BN mahaikide, alderdiko eta EH Bilduko bultzatzailea...
Bere ekarpena betirako alderdian geratuko da
Lurrak goxo har zaitzala! pic.twitter.com/3ZvjL4wHZu
⚫ Roberto Lopez de Etxezarreta Pasaiako alkate ohia eta @ehbildu|ko militantea zendu da gaur, 90 urte zituela.
— EH Bildu Pasaia (@EHBILDUpasaia) September 18, 2024
Mila esker gure herriari eman diozun guztiagatik!
Agur eta ohore, Roberto. ✊ pic.twitter.com/548Tzmjr6T
Roberto Lopez de Etxezarreta zendu da. Garai gogorretan elkarlanean aritu ginen makroepaiketen aurka -gurea tarteko- 18/98+lan taldean. Gazte antolakuntza kriminalizatu nahi zutenean, ondoan izan genuen. Eta beti eskertuko diogu erakutsitako prestutasuna. Doluminak etxekoei. pic.twitter.com/LPLsoCC8cf
— Ibon Meñika Orue-Etx (@kaltzo) September 18, 2024