Palestinaren alde ostiralean deitu den grebak islada izango du Euskal Herrian ere
Palestinarekin elkartasuna adierazteko Estatu mailan deitu den greba egunak Euskal Herrian ere izango du islada. Mobilizazioak deitu dira hainbat tokitan. Estatu espainolari Israelekin dituen lorturak apurtzeko eskatuko zaio.
Estatu mailan Palestinaren alde greba eguna deitu da ostiral honetarako, apartheid-a eta genozidioarekin amaitzeko eta erresistentziari sostengua adierazteko.
Deialdi honek islada izango du Euskal Herrian ere. CGT-LKN sindikatuak bere webgunean plazaratu duenez, mobilizazioak izango dira Bilbon (19.00etan Arriaga antzokian), Errenterian (18.00etan Zumardian) eta Iruñean (12.00etan Gobernu espainolaren Ordezkaritzaren aurrean eta 18.30an Barañain etorbideko Carrefour merkatalgunean).
Grebari sostengua adierazteko agerraldia egin dute gaur Iruñean CGT-LKNk, BDZk, Gerrarik Ez-ek, MOCek, EH FAIk, Herritar Batasunak, Indar Nafarroak eta PIMek.