Txomin Aurrekoetxea hil da, EAJko parlamentari ohia eta Sahararen lagun handia
EAJko legebiltzarkide izandako Txomin Aurrekoetxea hil zen igande honetan. Sahararen alde egindako lanagatik da gogoratua, Euskal Herrian zein nazioartean Mendebaldeko Saharak pairatutako eskubide urraketak eta aldarriak zabaldu izanagatik.
Igande honetan hil da Txomin Aurrekoetxea (Dima, 1943-2024) euskal politikaria. EAJ alderdiarekin izan zen legebiltzarkidea 1984tik 2005 bitarte, Karlos Graikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari zirelarik. Hezkuntza, Euskara eta Giza eskubideak izan ziren gehien jorratu zituen arloak, eta batez ere Sahararen alde egindako lanagatik da gogoratua.
Mendebaldeko Sahararen Aldeko Instituzioen lehendagari gisa egindako lana aipagarria da, Euskal Herrian zein atzerrian lan egin izan du, zehazki hiru aldiz izan zen New Yorken Sahararen aldeko aldarrikapenak entzun zitezen.
X sare sozialean Sahararen aldeko kazetari europarren elkarteak bere doluminak adierazi ditu, Sahararen alde egindako lana goraipatzearekin batera.
Falleció Txomin Aurrekoetxea ex parlamentario del PNV y gran amigo del pueblo saharaui. Hoy lloramos su gran pérdida. Ha consagrado su vida en defensa de los DDHH de los vascos y de los saharauis. Estás siempre presente en nuestra memoria, eres eterno querido. pic.twitter.com/W4F04B2cS1
— Sahara Press League (@SPL_Saharara) September 29, 2024
Dimoztarra izan arren, ibilbide politikoa eta bizitza Galdakaon egin izan zuen gaztetatik, Zulaibar Heziketa Profesional Eskolaren zuzendari izan zen Lakuako Gobernuko legebiltzarkide izendatu zuten arte.