INFO

Mendietxe Museoa inauguratu dute, alpinismoa euskal kulturaren parte gisa balioesteko

Azpeitian dagoen Mendietxe Museoa mendizaletasunaren historiari buruzko baliabide didaktiko eta dibulgatzaile gisa jaio da, Mendiaren Etxea irabazi-asmorik gabeko Elkarteak bultzatuta, Alex Txikon alpinista buru duena.

Alex Txikon alpinista, ekitaldiko une batean jendeari hitz egiten. (BIOK COMUNICACIÓN)

Azpeitian kokaturik dagoen Mendietxe Museoak inaugurazio-ekitaldia egin du astelehen arratsalde honetan. Txikonek ekitaldiaren hasieran azaldu duen bezala, «Mendietxe Museoak alpinismoa bezalako kirol minoritario bati balioa eman nahi dio, baina pisu handikoa Euskadin eta euskal kirolariek protagonismo handia izan dutena. Mendia, mendizaletasuna, euskal kulturaren parte da».

Mendietxe Museoa mendizaletasunaren historiari buruzko baliabide didaktiko eta dibulgatzaile gisa jaio da, Mendiaren Etxea irabazi-asmorik gabeko Elkarteak bultzatuta, Alex Txikon alpinista buru duena. Izarritzeko Parke Naturalaren bihotzean dago, Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaboen komentu zaharrean. XIX. mendeko eraikina da, eta erabat birmoldatu da, gaur aurkeztu den museo-proiektuak eskatzen duen beharretara egokitu ahal izateko.

Astelehen arratsalde honetako ekitaldiak proiektuaren lehen faseari hasiera emateko balio izan du. Hiru zati ditu: atzera begirakoa, mendizaletasuna nola garatu den azaltzen duena, hainbat objekturen bilduma iraunkor zabal baten bidez (eskiak, botak, pioletak, mazak...); Alex Txikonen bilduma pribatua, espedizioetako artikuluez osatua –Azpeitiko Lagun Onak Klubarekin osatzen da–; eta munduko hainbat ekosistemaren atzera begirakoa, bere faunaren bidez, Ramon Garoz taxidermistak egindako animaliekin. Ondorengo fase batean, bilduma instalazioekin batera zabaltzea aurreikusten da.

Inauguruazioan, politikako, enpresako eta gizarte eta kultura-arloko pertsona ezagunak bildu dira, hala nola Antonio Garamendi, CEOEko presidentea; Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko eta beste euskal erakunde publiko batzuetako ordezkariak; Alex Txikon alpinista profesionala; edora espazioaren jabe diren Soraluce familiako kideak.