Nafarroaren Egunean burujabetza aldarrikatu du Foro Elkartuk, Orreagaren lekukoa hartuz
Nafarroaren Egunaren testinguruan Sarasate Pasealekuko Foru Monumentupean elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunak astearte honetan, Foro Elkartu delakoaren deialdiari jarraiki.
臨 NAVARRA, NAFARROA, NABARRA, NAVARRE...
— Foro Elkartu (@ForoElkartu2024) December 3, 2024
LO QUE NOS UNE.
BATZEN GAITUENA. pic.twitter.com/UTFoTKBNC6
Azken 25 urteotan Orreaga Fundazioak antolatu ohi du ekitaldia bertan, baina aurten jakinarazi duenez, erreleboa emateko beharrean izan da antolaketa aurrera eramateko giza baliabiderik ez zuelako. Belaunaldien arteko transmisio falta aipatu. Lanean segituko du, hala ere, etorkizunean berrindartzeko asmoz.
Gauzak honela, sortu berri den Foro Elkartu delakoak bete du hutsunea, burujabetzaren aldeko elkarretaratzea eginez. Honen inguruko eztabaida sustatzeko lanari ekin dio talde berri honek, eta besteak beste Legebiltzarrean egon zen pasa den apirilean, Foru Hobekuntzaren balizko aldatzeari buruz abiatutako prozesuan bere ekarpena egiteko.
«Nafarroako subiranotasun politikorako topagune eta eztabaida gune plural» gisa definitzen du bere buruak Foro Elkartu delakoak. «Gure burujabetasunaren alde» da gaurko elkarretaratzea burutzeko erabili duen leloa.
FORO ELKARTU nafar gizarteak bere egoera politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala bere kabuz erabakitzeko duen gaitasunaren inguruan topaketa, eztabaida, proposamen eta sustapenerako hiritar gune plural eta parte-hartzailea da. pic.twitter.com/TFeCT3MjxY
— Foro Elkartu (@ForoElkartu2024) February 13, 2024