Martxel Toledo Garmendia

AB-28a. Egun historikoa ala beste inozentada bat?

Abenduaren 28a, larunbata, inoxente eguna bezala ezagutzen da gurean  eta ohikoa izaten da mota ezberdinetako inoxentadak ikustea edo eta pairatzea. Eta oraingoan ere, arrisku hori egon arren, espero dut  egutegian inoxente eguna izateaz gain, guztiontzat eta batik bat euskal pilotarentzat eta zaletuentzat, egun historikoa ere bihurtzea, zeren ondo bidean, data horretan, Iruñean, Nazioarteko euskal pilota Federazioak, erdaraz (FIPV)ak antolatuta, BATZARRA egiteko asmoa  duelako. Eta euskal pilota selekzioaren alde betidanik lanean buru belarri aritu garenontzat Batzar horretan ofizialtasunari bidea emateko aukera egotea, ez da segurua baina gerta daiteke, oso notizi ona izango litzatekelako, jakin arren,  orandik beste urrats gehiago eman berako direla guztiok amesten dugun ofizialtasun hori zentzu zabalenean, alegia, zazpi herrialdeek osatutako Euskal Herri mailakoa behingoz lortzeko. Zeren hor urteetan eta oraindik jarraitzen dugunon helburua, hori lortzea delako. Ea ba sorterik dagoen eta behingoz, nazioartean selekzio gisa ofizialak izaten garen. Bada garaia eta!

Urteak eta urteak daramatza herri honek euskal pilota selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen. Hasiera,  hain zuzen, Kuban 1990an jokatu ziren Munduko euskal pilota txapelketan izan zen eta gonbidatu gisa eta erakustaldi modura, Euskal pilota Federazioak selekzio gisa, lehenengo aldiz, hasierako desfilean parte hartzea lortu zuen. Beraz, kostata baina lehen urratsa ematea lortu zen orain 34 urte. Itzela izan zen  euskal gizartean oro har baina batik bat pilotazaleen artean  ofizialtasuna lortze bidean Kubako ekimen hark sortu zuen oihartzuna eta aldi berean gurean sortu zuen itxaropena.

Baina, zoritxarrez, ekimen horren ondoren eta saiakera batzuk egin arren ( 1994 Biarritz, 1998 Mexiko, 2002 Iruña, 2022 Mexiko….) euskal pilota selekzioak ez du nazioarteko txapelketa ofizial batean parte hartzeko aukerarik izan, ezta, gonbidatu gisa ere. Eta horregatik, aurtengo abenduaren 28a, egun berezia eta historioa ere bihur daiteke. Hori espero dut behintzat zeren hori, euskal pilotarentza eta zer esanik ez Euskal Herriarentzat izugarria izango litzatekeelako. Baina agian, beste izozentada bat gehiago izan daiteke ere. Zeinek jakin, ikusita orain arte gertatutakoa.

Euskadiko euskal pilota federazioak (EEPF) aipatu saiakera batzuk egin ditu Nazioartekoan bazkide gisa onartua izateko. Baina zoritxarrez orain arte egindako saiakera guztiak, hutsean gelditu dira eta zergatik ukatu, hasieran Kubako ekimen hark eta ondorengoak piztutako itxaropen guztiak pixkanaka urruntzen joan da gure artetik.

Baina euskal herritarrok zerbait bagara, besteak beste, burugogorrak gara eta horregatik,  urte guzti hauetan ekimenak antolatzen eta aldarrikatzen jarraitu dugu, hasieran ESAIT bezala eta azkenaldian EHEPSM modura, horien artean azkenekoak, Durango eta Biarritzk (2022) eta Hendaia eta Iruñea (2024) garbi genuelako, aldarrikapenak bizirik mantentzea ezinbestekoa zelako Nazioarteko euskal pilota Federazioak euskal pilota Federazioaren eskaerari, behingoz, irtenbide bat bilatzea eta eskuartean daukagun aukera hori gauzatzeko, alegia, EAEko federazioa nazioartean ofiziala izatea eta etorkizunean euskal selekzio gisa lehiaketa ofizialetan parte hartzea.

Eta seguruenik, oraindik ere, urte guztietako borroka honen garaipen horretaz baliatuz, batzuk, beti bezala, beraientzat zuku politikoa ateratzen saiatu arren, guztiok dakigu, herritarren borrokarekin lortu den garaipen txiki bat baino ez dela. Eta horrek zerbait ondorioztatzen badu zera da, sinesten ditugun gauzetaz borroka egitea merezi duela.

Horregatik espero dugu beste hainbat  arlotan ere aldarrikatzen eta borrokan segitzea merezi duela. Zeren, jakina delako, saiakerarik gabe, lorpenak ezinezkoak direla. Beraz, jarraitu dezagun.

Gora euskal pilota selekzioa eta Euskal Herrikoa!

Search