Joseba Barriola

Diario Vasco: zure hitza salatzen zaitu

Diario Vascok, urriaren 13ko edizioaren editorialean, bi gai ukitu ditu. Lehena, “El Día de la Fiesta Nacional” eta bigarrena “Virtual desarme de ETA”.

Lehenari buruz iruzkin labur bat. Esaten du: «La Fiesta Nacional no se celebra para engrandecer más esencias que las de la convivencia pluralista». Hori da, nonbait, Espainiako esentzia. Eta hori da, «convivencia eta tolerancia»,  egun horretan ospatzen dena desfile militar batekin, gehiengoak nahi ez duen errege borbondar batekin, Amerikako Konkista “ospatze” aldera deitzen  zaion «el día de la Hispanidad», Francoren garaian egiten zen bezala «esencias de España» goraipatuz. Tartean, noski, «unidad indisoluble de España», konstituzioak dioen bezala. Kuriosoa egin zait tituluaren azpin azpimarratzen dena: «En España coexisten diversos sentimientos de pertenencia que se muestra incompatibles…» Zergatik dira incompatibles? Erantzuna: «sólo como efecto del independentismo impaciente». Ederki gabiltza. Independentismoaren impazientzia da erruduna, eta ez noski, autodeterminazioaren ukazioa, ezta Egunkariaren itxiera, ezta milaka torturatuen bizipena, ezta Irak-eko gerran parte hartzea edo Saharari bere independentzia ukatzea, ezta Frankismoan desagertutako milaka pertsonak, ezta Frankismoari «dohain» eta akumulatutako dirutza itzuli gabe eman zitzaion «barkamena», ezta Euskara bigarren hizkuntzatzat balioestea konstituzioan, , ezta sikiera Autonomia subordinatu honen konpetentzia legalak oraindik  praktikara eraman gabeak izanak. Guzti honek ez al du zer ikusirik «Dia de la Hispanidad» delakoarekin «inkompatible» sentitzeko? Ez, ez, ez da ukazioaren auzia, ez da historia kolonial eta terrorista baten ospakizuna izatea, «impazientzia» kontua da soilik. Holako analisi zital baten ondoren, normala da Diario Vascok esatea: «Pero la Fiesta Nacional no sobra, en ningún caso». Hori esatea da Diario Vascok babestu eta elikatu duen Espainia Frankista, eta babestu eta elikatu duen franksimoaren tutela eta kontrol pean oraingo “Estado de Derecho” hau ez daudela, inolaz ere sobran.

Bigarrenari buruz, “Virtual desarme de ETA” burura etortzen zaidan lehen gauza da ergelkeriaz eta gezurrez beteriko editoriala dela.

«La banda (ETA) continúa existiendo en su ocaso»… ETA borroka armatua praktikatzen duen erakunde gisa ez dago «ocasoan», jadanik ez da.
«La liturgia de “desarme negociado”»… Nondik atera zaio editorialistari “liturgia” hitza? Misterioa ari da bilatzen. Ez da «desarme negociado», baizik eta «negociación del desarme»? Eta hori gaizki iruditzen zaio Diario Vasco-ri? Nonbait, errepikatu nahiko luke Areizagak Bilbon okupatuan, 1937an, esan zuenaren estiloan: «vencida y derrotada ha quedado hecha una piltrafa». Eta hori ezin duenez, 80 urtetan elikatutako gorrotoa ilusionismoz arindu nahi du. Patetikoa da Diario Vascoren diskurtsoa, etsaiaren humiliazioa eta duintasun-galera da bilatzen duen bakarra.

«Extrema debilidad en que se mueven los restos de la banda». Baina Diario Vascok badaki armak entregatzea dela ETAren proposamena azken bost urtetan, eta prozesu hori fundamentuz egitea jarrera erresponsablea dela, eta Espainiako Gobernua dela, arduragabekeria hutsa, horri uko egiten diona. Horregatik gezur hutsa da esatea: «ETA necesita demostrar que continúa armada».

«Ya nadie toma en consideración sus palabras y sus gestos». Egia esan Diario Vascok ez du inoiz kontsideraziotan hartu bere hitzak eta bere keinuak, ez bada horiek manipulatzeko. Bainan inork ez badu bere hitzak kontutan hartzen, zergatik ematen dio Diario Vascok leku bat editorialean, eta gainera bere hitzak aipatu ere gabe? Zere bilatzen du Diario Vascok?

Hona hemen erantzuna: Diario Vascoren editorialaren ustetan, «Necesita demostrar que continúa como “agente político”», «la pretensión que tiene de continuar tutelando la evolución de la izquierda abertzale se está convirtiendo» —arreta jarri hemen – «en la mayor amenaza que puede representar para la democracia y las libertades». Zentzugabekeriak aparte (ia inork kontsideraziotan hartzen ez duten hitzek, bihurtzen dira askatasunerako mehatxurik handiena!!!) kuriosoa da salatzea esker abertzalearen tutela, hitzez, egin nahi izatea. Zer deabru izkutua konjuratu nahi du Diario Vascok?

Bi deabru izkutuak ditu: a) Diario Vascok gatazkaren garaia amaitu nahi du «derrota absoluto y sin misericordia» batekin, bainan ez da horrelakorik ematen, bainan horrelakoa nahi du. Eta horretarako erabakitzeko ahalmena ere kendu nahi dio ETAri: borroka armatuaren desagerpena ez da izan beraren kabuz hartutako erabakia, baizik eta «Estado de Derecho»-k lortu duen derrota. Duela bost urte lortu zuen garaipena, edo duela bost urte ETAk erabaki zuen uztea? b) Mehatxu bat ikusten du Diario Vascok ETAren hitzetan eta esker abertzalea tutelatzeko duen asmoan. Tutelajea. Hori da arazoa eta arriskua. Zeinentzat, esker abertalearentzat, libertadearentzat, demokraziarenarentzat. Edo hemen arrisku ez, errealitate gordina baizik daukagu, tutelajearen mehatxua. Noren tutelajearen pean handitu zen, eta Gipuzkoako osoko eritzi publikoa eratzeko monopolioa izan zuen Diario Vascok? Agian, ez al zuen izan Frankismoaren tutelajea, franquista hutsa zelako? Eta ondorengo Estado de Derecho hau, 1978ko Monarkia Parlamentaria hau, 78 Erregimen hau, ez al zen sortu eta ez al da mantendu, eta horrekin batera Diario Vasco bera, Frankismoaren indar ekonomiko-militar-juridiko-erlijiosoen tutelajearen pean. Esperientzia handia du Diario Vascok tutelajeari dagokionez. Bestea seinalatuz, berea estaltzen da. Bai. Editorial honen hitzak salatzen du Diario Vasco.

Search