Azken urteko Euskal Herriko manifestazio jendetsuena ez da inongo hedabideetan agertu
Gaur igandea, Gara ireki dugu eta beste egunkari, irrati, hedabide eta googleko bilatzailean bezala, ez dugu berririk topatu atzo Gasteizen 3000 lagunetik gora, Bizitza Plataformak deituta, ospatu genuen askatasunaren eta osasunaren aldeko manifestazioari buruz. El Correon edo Deian bezalako egunkarietan somatzen genuen ez genuela honen berri ezer topatuko, baina itxaropen puntu bat gordetzen genuen Garan oihartzunen bat izango genuela, ez lehenengo orrialdean, baina bai, sikeran, barrukaldean berri txikiren batean.
Atzo, maiatzak 15, 3000 bat inguru lagunek bat egin genuen Gasteizen osasunaren eta askatasunaren alde eta Eusko Jaurlaritzaren Covid Legearen aurreproiektuaren kontra, gure askatasunak eta eskubideak urratzen dituelako guztiz: 600.000 arteko izunak, lanetik kanporaketak PCR froga edo ez txertatzeagatik, maskara kentzeko aukera bakarrik txertatuentzat eta abar luze bat, zuzenki gure eskubide eta askatasunen kontra egiten dutenak. Honeri ezetz esaten diogu irmo, gure askatasunaren kontra joateaz gain, gure duintasunaren kontra doalako.
Gutxi gara gizarte honetan subiranotasuna galdu ez dugunak, baina geroz eta gehiago gara eta ez diogu gure askatasun, osasun, eskubide eta duintasunari uko egingo birus oso “hilgarri” baten aitzakia dela eta. Geuk, eta gure aldarrikapenek ere, hedabide ofizial eta nagusietan lekutxo bat merezi dugula uste dugu, gu ere gizarte honen parte garelako. Ez gaude ados 2020ko martxotik hona hartu diren euskarri zientifiko gabeko erabaki politiko askorekin eta hori aldarrikatu genuen atzo Gasteizko kaleetan era baketsuan; hedabideek isildu gintuzten, baina hemen gaude eta ez dugu etsiko.