Baina...
«Baina» da ezagutzen dudan hitzik zitalena. «Maite zaitut, baina…»; «izan liteke, baina…»; «ez da larria, baina…» Halaxe dio “El secreto de sus ojos” eleberrian Eduardo Sacherik. Eta idazle argentinarrak arrazoi osoa dauka «baina», zalantzarik gabe, juntagailurik gaiztoena, kabroiena da eta. Bizitza oso bat eraitsi dezake kolpe bakar batez: «Tipo horrek bazeukan zoriontsua izateko dena… baina…». Espainiako Elizak adingabeei egindako abusuen kasuak argitu «nahi» ditu, baina… batzorde independente bat osatzeari uko egiten dio.
«Nahiz eta» da ezagutzen dudan larrialdietako irteerarik onena. «Nahiz eta dirurik ez eduki»; «nahiz eta oso larria izan…»; «nahiz eta ez zen batere erraza…» Gaindiezinak ziruditen oztopoak gainditzeko balio du lokuzio xume horrek, ziur aski inoiz izango ez zena posiblea izan dadin. Zeharkaezina zirudien horma baten espero ez genuen eskapatzeko zuloa, salbamendu-jaka…
«Nahiz eta» sinesgaitza izan, joan den otsailaren 1ean, Kongresuak Elizan gertatutako pederastia kasuak argitzeko ikerketa batzorde bat sortzeko aukera eztabaidatzea eta bozkatzea onartu zuen.
Espero dezagun zabaltzekotan dagoen prozesu honetan haur eta nerabe gaixo horiek «baina» baino «nahiz eta» gehiago aurkitzea. Baina… ez, ez du ematen.
En fin