Euskeraren arnasa
Kristauek badute esaera bat, eta balio du ulertzeko, dioena «ez bakarirk ogitik bizi da gizakia». Noski, jatekoa nehar dugu, baina maitasuna, osasuna eta beste balore batzuk elikadura onak dira, eta behar ditugu aurrera jarraitzeko. Euskaldunok maite dugu euskerie, eta honek arnasa ematen digu aurrera egiteko, hor deritzogu arnasgune UEMAko udalerriei. Hor dabiltza aspaldian hezkuntzako irakasleak eta beste grebekin disgustora, atsekabez lan baldintza eta abarrekin.
Jakina da politikariek kasketa ederra dutela eleaniztasunarekin. Euskaldunok milaka urte daramaizkigu euskaldun elebakar izanez orokorki. Aldatzen dira gauzak, eboluzioak errepide eta trenbide eta beste ekarri dituelako? Guk identita nazional bat dugu eta horrekin egin dugu aurrera. Orain behartzen zaigu gaztelera irakasgaia eskolan eta ingeleseranena ere. Baina askok ez dugu nahi irakasgai bi horiek eman, eta debekatzen zaigu euskal nazio askatasun hau. Inposatzen zaizkigu eskolan kultura arrotz hauek nahi ez dugunoi ere. Horrela euskararen arnasa falta zaigu. Ezin. irakasleei ez ote zaie gauza bera gertatzen?
bageneuke eredu bat non gaztelera irakasgaia ez zaigun eman go nahi ez dugunoi, agian, agian, lan baldintza gogorragoak jasango genituzke, euskararen arnasa eta maitasuna dugulako giroan. Ez lirateke hainbeste kexa, agian. Diru zikinik gabe nora joango ginduzkian ba, baina euskararen arnasik gabe ere ez goaz oso urruti.