Aritz Arrieta Obeso

Umore beltza kritika herramienta gisa

Behin Miguel Gila umoregileari galdetu omen zioten ea zilegi zen edozein oinazeri buruz umorea egitea eta erantzun omen zuen bonbardaketa baten ondoren 16 urteko lagun bat bere besoetan hil zela eta horri buruz oraindik ez zitzaiola ezer barregarririk okurritu.

Noski. Ez da egoera barregarria. Gerra ez da barregarria. Oinazea eta heriotza ez dira barregarriak. Baina gerrari buruzkoak dira bere txisterik gehienak. Eta gerran milaka dira 16 urteko edo edozein adineko pertsonak hesteak kanpoan dituztela oinazez eta kejuka hiltzen direnak.

Horregatik ezin da gerrari buruzko umorea egin?: «etsaia al da? Zenbat zerate? Uf! Ez dakit denentzat haina bala edukiko dugun... beno guk disparatuko dizkizuegu eta zuek zuon artean banatu»... surrealista. Batzuei irrifarrea sortzen zigun beste batzuei heriotza bezelako gai bati buruz txisteak egitea ezegokia irudituko zitzaien... anatema!

Euskaldunen artean ba zen beste «txiste» asko: adibidez guardia zibilak elefante bati untxia dela esan arazten diona. Irudikatu ezazu zein metodo erabiliaz. Ez. Ez da batere barregarria. Guztiok dugu metodo horien berri. Baina umorea beti izan da erabilgarria kritika sozial gisa. Injustizia bat salatzeko eta azaleratzeko edo norbait edo erakunderen bat ridikulizatzeko. Satira deitzen dela uste dut.

Are gehiago gerraren eta berau sustatzen duten interes ustelak salatzeko izanik.

Izan liteke erabilitako umoreak graziarik ez edukitzea baina umore beltzaren helburua ez da izaten barre algarak eragitea.

Morts pour la patrie. Euskeraz baizik ez zekiten haiek. Beste txiste txar madarikatu bat.

Nik nahiago ditut txiste txarrak pailazoen zilipurdiak baino. Gustuetarako koloreak. Nik beltza nahiago.

Search