Ekaitz de Ibero gazte donostiarra. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Ekaitz de Ibero: «Egungo egoera politikoan hau onartezina da»

Info7 irratia zuzenean Donostiako bulebarrean bertako bederatzi gazteren espetxe zigorra salatzeko abiatu duten ‘Aske Gunean’ izan da. Azken asteetan ezkutuan zen Ekaitz de Ibero gaur agertu da berriz. De Ibero absolbitu egin dute azken auzi honetan, baina espetxeratze agindua du aurreko beste epai bategatik. Donostiako 15 gazteen aurkako ebazpena (zortzi zigortu, zazpi absolbitu) «loteria makabro bat» izan dela salatu du, egungo egoera politikoan ebazpena «onartezina» dela eta elkartasuna indartzeko deia egin du, beste dozenaka gazte egoera berean direlako Euskal Herrian, epaituta edo epaiketa zain.

APR. 09 2013
Loading...