Veraren aurkako salaketa artxibatu izana gaitzetsi du Pili Zabalak
GAL «baliagarri» izan zela esateagatik, Estatu espainoleko Segurtasun idazkari izandako Rafael Veraren aurkako salaketa jarri zuen Pili Zabalak, Joxi Zabalaren arrebak. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak salaketa artxibatzeko erabakia hartu du, hitzokin ez zitzaiola GALi gorazarre egin eta biktimak gutxietsi ez zirela argudiatuta. Infozazpi Irratiak Pili Zabala elkarrizketatu du, eta bertan gogor kritikatu du Fiskaltzaren ebazpena. «Euskal Herriarentzako ez dago justiziarik», azpimarratu du.
MAR. 14 2016
Loading...