‘Elkartasun asteburua’ Hendaian, Atarrabian, Bilbon eta Oiartzunen
Asteburu bakarrean euskal preso politikoen eskubideen defentsan hainbat ekimen izan da batean eta bestean. Hendaian urteroko futbol 7 txapelketan 60 taldek parte hartu dute, Atarrabian milaka herritar elkartu ditu Hatortxu Rock jaialdiak eta Oiartzunen ehunka herritarrek parte hartu dute Lasterbidean ekimenean. Gainera, ‘Monozikloz herrira’ ekimenaren hirugarren saioa egin du Jon Lekuona ordiziarrak, bere herria eta Bilbo lotuz.
JUN. 03 2013