![‘Justizia’ hitza buruan, 150 pertsona batu dira Altsasu eta Iruñea lotu dituen bizikleta martxara. Jaizki FONTANEDA | FOKU ‘Justizia’ hitza buruan, 150 pertsona batu dira Altsasu eta Iruñea lotu dituen bizikleta martxara. Jaizki FONTANEDA | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/898/media_highlight/1-bizikletak_aparkatuta.jpg)
‘Justizia’ hitza buruan, 150 pertsona batu dira Altsasu eta Iruñea lotu dituen bizikleta martxara. Jaizki FONTANEDA | FOKU
![Goiztiar, 9.30etarako Altsasutik abiatzeko prestu agertu dira ekimenarekin bat egin duten 150 pertsonak. Jaizki FONTANEDA | FOKU Goiztiar, 9.30etarako Altsasutik abiatzeko prestu agertu dira ekimenarekin bat egin duten 150 pertsonak. Jaizki FONTANEDA | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/899/media_highlight/2-irten_aurretik.jpg)
Goiztiar, 9.30etarako Altsasutik abiatzeko prestu agertu dira ekimenarekin bat egin duten 150 pertsonak. Jaizki FONTANEDA | FOKU
![Suziriarekin batera abiatu dira Iruñera, bide orok, luzea izanik ere, amaiera izaten duela jakinda. Jaizki FONTANEDA | FOKU Suziriarekin batera abiatu dira Iruñera, bide orok, luzea izanik ere, amaiera izaten duela jakinda. Jaizki FONTANEDA | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/900/media_highlight/3-etxafuegoa.jpg)
Suziriarekin batera abiatu dira Iruñera, bide orok, luzea izanik ere, amaiera izaten duela jakinda. Jaizki FONTANEDA | FOKU
![Gogoan bezain beste, soinean ere eraman dituzte aldarrikapenak gehientsuenek. Jaizki FONTANEDA | FOKU Gogoan bezain beste, soinean ere eraman dituzte aldarrikapenak gehientsuenek. Jaizki FONTANEDA | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/901/media_highlight/4-utzi_altsasu_bakean_bizikletan.jpg)
Gogoan bezain beste, soinean ere eraman dituzte aldarrikapenak gehientsuenek. Jaizki FONTANEDA | FOKU
![Sakanako zortzi herritatik pasa dira Iruñera iritsi aurretik, eta guztietan egin diete ongietorri beroa. Jaizki FONTANEDA | FOKU Sakanako zortzi herritatik pasa dira Iruñera iritsi aurretik, eta guztietan egin diete ongietorri beroa. Jaizki FONTANEDA | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/902/media_highlight/5-ziklistak_iristen.jpg)
Sakanako zortzi herritatik pasa dira Iruñera iritsi aurretik, eta guztietan egin diete ongietorri beroa. Jaizki FONTANEDA | FOKU
![Iruñean, adore ohiuen artean eta ‘Ez da terrorismoa’ aldarripean jaso dituzte gazte espetxeratuen gurasoak. Iñigo URIZ | FOKU Iruñean, adore ohiuen artean eta ‘Ez da terrorismoa’ aldarripean jaso dituzte gazte espetxeratuen gurasoak. Iñigo URIZ | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/903/media_highlight/6-gurasoak_bizikletan_terrorismoa.jpg)
Iruñean, adore ohiuen artean eta ‘Ez da terrorismoa’ aldarripean jaso dituzte gazte espetxeratuen gurasoak. Iñigo URIZ | FOKU
![Altsasuko gazte espetxeratuen afixak eraman dituzte manifestazioan zehar. Iñigo URIZ | FOKU Altsasuko gazte espetxeratuen afixak eraman dituzte manifestazioan zehar. Iñigo URIZ | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/904/media_highlight/7-ziklistak_kartelekin.jpg)
Altsasuko gazte espetxeratuen afixak eraman dituzte manifestazioan zehar. Iñigo URIZ | FOKU
![Justiziaz gainera elkartasuna izan da eguneko hitza, Sakanan zein Iruñean dozenaka pertsona aritu baitira bizikleta martxa posible izan zedin lanean. Iñigo URIZ | FOKU Justiziaz gainera elkartasuna izan da eguneko hitza, Sakanan zein Iruñean dozenaka pertsona aritu baitira bizikleta martxa posible izan zedin lanean. Iñigo URIZ | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/905/media_highlight/8-bolondresak.jpg)
Justiziaz gainera elkartasuna izan da eguneko hitza, Sakanan zein Iruñean dozenaka pertsona aritu baitira bizikleta martxa posible izan zedin lanean. Iñigo URIZ | FOKU
![Gazteen afixak izan dira manifestazioko protagonista. Iñigo URIZ | FOKU Gazteen afixak izan dira manifestazioko protagonista. Iñigo URIZ | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/906/media_highlight/9-karlelak_aske.jpg)
Gazteen afixak izan dira manifestazioko protagonista. Iñigo URIZ | FOKU
![Eta guztien artean hitz bat nabarmendu da: justizia, edo Estatu espainoleko justizia eza. Iñigo URIZ | FOKU Eta guztien artean hitz bat nabarmendu da: justizia, edo Estatu espainoleko justizia eza. Iñigo URIZ | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/908/media_highlight/11-amnistia_plaza.jpg)
Eta guztien artean hitz bat nabarmendu da: justizia, edo Estatu espainoleko justizia eza. Iñigo URIZ | FOKU
![Antolakuntzaren arabera, 52.000 pertsona batu dira Amnistia plazan. Iñigo URIZ | FOKU Antolakuntzaren arabera, 52.000 pertsona batu dira Amnistia plazan. Iñigo URIZ | FOKU](/media/asset_publics/resources/000/648/909/media_highlight/12-oholtza.jpg)
Antolakuntzaren arabera, 52.000 pertsona batu dira Amnistia plazan. Iñigo URIZ | FOKU
Elkartasun uholdea, Altsasutik Iruñera
Altsasutik Iruñera, justiziaren aldeko aldarriak hartu du gaur Nafarroa gazte auziperatuak gogoan egin duten bizikleta martxan. 150 pertsona inguruk hartu du parte goizeko lehen orduan Altsasutik abiatu den martxan, eta 52.000 gehiago batu zaizkie arratsaldean Iruñean egin den manifestazioan.
OCT. 26 2019