Uholdeak 2024ko urrian
Urriaren 18ko 17:00ak aldean ekin zion urak gainezka egiteari. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Uholdeak nabarmenetakoak Errobi ibai ertzekoak izan dira. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Errobi bazterreko hainbat bide itxi dizkiote zirkulazioari. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Uztaritzen ere izan ziren uholdeak, eguneroko bizian hainbat eragozpen sortuz. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Bideetan ere hainbat traba izan dira, uholdeengatik ez ezik, zuhaitzen erorketengatik ere. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Uztaritzen lau ikastetxe hustu behar izan zituzten atzo. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Baionan ostiraleko goizean urak gainezka egiten jarraitu du, zirkulazio debekuak eraginez. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Pirinio Atlantikoetako departamenduak alerta laranja atxiki du. (Patxi BELTZAIZ)
Uholdeak 2024ko urrian
Itsasgora izanen da ostiral eta larunbatean ere. (Patxi BELTZAIZ)
Errobik gainezka egin ondoren uholdeak izan dira Lapurdiko hiriburuan

Osteguneko arratsaldetik euri jasa handia izan da Ipar Euskal Herrian. Alerta laranjak pizturik dirau Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Itsas-gorarekin batera, berdin itsasmaila zein ibaien emariak nabarmenki hazi dira, eta urak gainezka egin du hainbat herritan.

OCT. 18 2024