
Sailkapen nagusiko lehen hiru txirrindularien omenez dantza eskaini diete Eibarren. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Vingegaardek paseo antzeko bat emateko aukera izan du azken etapan Itzuliko txapeldun izan aurretik. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Vingegaard txapelduna Ion Izagirre agurtzen Eibarreko podiumean. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Caja Ruraleko Jon Barrenetxeak mendiko lider bezala amaitu du Itzulia. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Ineos taldeko Ethan Hayter izan zen lehen garaile eta liderra Bastidako helmugan irabazi ostean. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Euskaltel Euskadiko Txomin Juaristi izan zen lehen etapako lehiakorrena. (EUSKALTEL EUSKADI)

Viana eta Leitza arteko bigarren etapak irudi eta paisaje politak utzi zizkigun. (EUSKALTEL EUSKADI)

Txirrindulariak, bigarren etapan Leitza herrian barrena. (Iñigo URIZ | FOKU)

Leitzako helmugan azkarrena Bora taldeko Ide Schelling izan zen. (Iñigo URIZ | FOKU)

Amasa-Villabonak hirugarren etapako helmuga gogorra jaso zuen eta zaleak bertan egon ziren adi-adi. (Jon URBE | FOKU)

Amasa-Villabonan dagoen Hikako paretan Jumbo taldeko Jonas Vingegaard izan zen indartsuena eta lider jarri zen. (Jon URBE | FOKU)

Jonas Vingegaard horiz jantzi zen Amasa-Villabonan eta Itzuliaren amaiera arte eutsi dio. (Jon URBE | FOKU)

Euskaltel Euskadiko txirrindulariek Tokioko Euskal Etxetik animoak jaso zituzten Santurtziko etapan. (EUSKALTEL EUSKADI)

Santurtziko errepideetan Jon Barrenetxeak mendiko maillotari eutsi zion. (Oskar MATXIN | FOKU)

Santurtziko helmugan Jonas Vingegaardek eta Mikel Landak lehia polita mantendu zuten. (Oskar MATXIN | FOKU)

Zaleak errepide bazterretan Zornotzako azken-aurreko etapan. (EUROPA PRESS)

Euskaltel Euskadiko Unai iribar saiatu egin zen ihesaldian sartzen Zornotzako etapan. (EUSKALTEL EUSKADI)

Soudal Quick Step taldeko Remy Cavagna eta Mattia Cattaneo izan ziren, ordea, Zornotzako ihesaldian sartu zirenak. (Oskar MATXIN | FOKU)

Zornotzako helmugan azkarrena Bora taldeko Sergio Higuita izan zen. (Oskar MATXIN | FOKU)
.jpg)
Caja Ruraleko Jon Barrenetxeak mendiko maillota mantendu zuen Zornotzan. (Oskar MATXIN | FOKU)

Eta ezin ditugu ahaztu NAIZerako elkarrizketak egun dituzten txirrindulariak. Irudia, Mikel Landa (Bahrain), Amasa-Villabonako helmugan. (Jon URBE | FOKU)

Euskaltel Euskadiko Mikel Bizkarra, Gasteizeko aurkezpenean. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Caja Ruraleko Jon Barrenetxea, Gasteizen pozik, mendiko liderra izan aurretik. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Ineos taldeko Omar Frailek Santurtzi bere herriko etapa diseinatu zuen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Kern Pharmako Igor Arrietak maila ona eman du. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Azkenik, Victor de la Parte beteranoak ere bere iritziak eman zituen. (NAIZ)
Euskal Herriko Itzulia 2023 iruditan
Aurtengo edizioa larunbat honetan amaitu da Eibarren. Aste batez, intentsitate handiz aritu dira txirrindulariak Euskal Herriko parte baten paraje eta errepideetan barren, eta zaleek euren balentriak ikusteko aukera izan dute. Hona hemen, labur bada ere, 2023ko lasterketa utzi dituen irduietako batzuk.
APR. 08 2023