Independentzia aldarri Larrunen
Aitzina eta Ernaik antolaturik, 200 gazte baino gehiagok Independentzia martxan parte hartu zuten uztailaren 14an. Urruñako Oleta auzotik eta Beratik abiaturik, Larrungo tontorreraino igo ziren Euskal Herri "aske, sozialista, feminista, euskalduna eta ekologista" bat aldarrikatzeko. Tontorrera ailegaturik, hitz hartzearen ondotik harri bat pausatu zuten bi erakundeetako gazteek.
JUL. 15 2020