Kateatuak gaixorik dauden presoen alde
Gaixorik dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko eta bereziki Lorentxa Guimon aske utzi dezaten fermuki eskatzeko, bederatzi lagun Baionako suprefeturetako hesietara igo dira. Crohn eritasuna pairatzen duen angeluarraren aldeko pankarta bat zabaldu ondoren, kateatu dira. Ordu erdi beranduago polizia agertu da eta kateak moztu ditu. Ekintzaileak polizia etxera eraman dituzte. Argazkiak: Bob EDME.
FEB. 17 2016