Kilometroak 24: eguzkilorearen izaera berezi eta anitzaren isla
Eguzkilorearen irudia du Azpeitiko Kilometroak jaiak, bertako hosto eta lore guztiak parte direla erakusteko. Euskal Herriko sinbolo tradizionaletako bat da, babes gisa funtzionatzen duen kutuna, baina kulturartekotasunari irekia dago. ‘Izpiz izpi’ leloari erantzun dio eguraldiak ere eta halaxe joan da giroa berotzen Urola ertzeko euskararen arnasgunean, egun eder batez gozatzeko.
OCT. 06 2024