
Mirentxinen furgonetetan abiatu ziren auzipetuak Madrileruntz. Bai eta handik itzuli ere. (Endika PORTILLO | FOKU)

Bulebarreko herri harresiak mugarria markatu zuen 2013ko apirilean. Zigor murrizketak etorriko ziren gero. (Andoni CANELLADA | FOKU)

«Egin»eko beteranoak, elkartasuna jasotzen Urdiainen 2006an. Isidro Murga, Jose Ramon Aranguren... batzuk jada ez dira gure artean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

«Egunkaria»ren itxierak mobilizazio erraldoiak eragin zituen. Honako hau, 2009an Bilbon, epaiketa salatzeko. (Andoni CANELLADA | FOKU)

«Jarrai-Haika-Segi» auzia izan zen epaitutako lehena, 2005ean. Elastiko gorriak nonnahi ikusi ziren. (Gorka RUBIO | FOKU)

Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuneko auzipetuak, epaiketa bukatu ostean, 2008an. (Andoni CANELLADA | FOKU)

18 gazte eraman zituzten atxilo Bilboko Alde Zaharreko frontoian, 2007an. Baina ez ziren bakarrik... (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Herriko tabernen auziak bultzatzaile asko jopuntuan jarri zituen; Zarautzen elkarretaratzea. (Gorka RUBIO | FOKU)

Gazteen aurkako epaileak pilatzen hasi ziren eta Eleak mugimenduak erantzun potentea eman zien. Irudian, Gernikan agerraldia 2014n. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

2015etik akordioen bidea hasi zen nagusitzen. Irudian, 8/2013 auziko bederatziak, hori lortu ostean. (J. DANAE)

Azken 11/13 honek herri eta hiri askotan izan du erantzuna. Irudian, Gasteiz. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

«47ak herrian» aldarria, nagusi Bilboko larunbateko mobilizazioan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Mirentxinen furgonetetan abiatu ziren auzipetuak Madrileruntz. Bai eta handik itzuli ere. (Endika PORTILLO | FOKU)

Bulebarreko herri harresiak mugarria markatu zuen 2013ko apirilean. Zigor murrizketak etorriko ziren gero. (Andoni CANELLADA | FOKU)
1 / 12
Makroepaiketa politikoak, 21 urtetan etenik gabeko herri erantzuna
Astelehenean amaitutako 11/13 auzia «dena da ETA» tesia oinarri zuen makroepaiketa politikoen azkena dela dirudi. Atzera begiratuta, 21 urteko jazarpena ageri da, ehunka atxiloketa eta kartzelaratze, milaka urteko zigorrak, Madrilgo Auzitegi Nazionalera dozenaka bidai... baina horrekin batera herri erantzun etengabea eta hasieratik amaierara goian egongo den elkartasun olatua.
SEP. 17 2019