Baionako besten idekitze ofizialean Réduit Plaza betea. © Isabelle MIQUELESTORENA
Anne-Sophie Lapixek Baionako besten giltza bota du, baina irailetik aitzina France 2 kateko albistegien giltza izanen du. © Isabelle Miquelestorena
Baionako besten idekitze ofiazialean, Céline Dumercqek saskibaloi jokalari ezagunak bota du giltzetako bat. © Isabelle MIQUELESTORENA
Gurutzeko Gorriko kideek Baionako Bestetan eta urte osoan egiten duten lana omendu dute besten idekitzean. © Isabelle Miquelestorena
Baionako besten idekitze ofiziala, Or Konpon peñako ordezkariekin. © Isabelle MIQUELESTORENA
Giltzak herrritarren esku utziz, sinbolikoki bestak ere haien esku uzten ditu Baionako auzapezak. © Isabelle Miquelestorena
Baionako besten idekitze ofizialean Gorka Roblesek "Agur Jaunak" kantatu du. © Isabelle MIQUELESTORENA
Besteak beste, Hego Sudaneko Mohamedek ideki ditu Baionako Besta alternatiboak. © Isabelle Miquelestorena
Baionako besten idekitze alternatiboa gaiten doinuan iragan dira. © Isabelle MIQUELESTORENA
Tripa beterik hasi dituzte bestak piper omeleta lehiaketako parte hartzaileek. © Isabelle Miquelestorena
Bestazaleen lasterketarekin hasten da festa giroa Baionan. © Isabelle MIQUELESTORENA
Eri, gurpil gaineko jarleku batean egin du lasterketa Anaïsek Biarritzetik Baionara. © Isabelle Miquelestorena
Umore ona eta besta gogoa
Asteazkenean hasi eta igandean bukatuko diren bestak Baionan. Giro goxoan iragan da lehen eguna, goizetik, ofizialki arratsean giltzen botatzearekin hasten bada ere. Iaz, Nizako gertakariek egitaraua aldarazi bazuten ere, aurten ohiko hitzorduekin iraganen dira beste horiek. Lehen ekimenetan agerikoa zen herritarrek zuten besta egiteko gogoa.
JUL. 27 2017