Zale asko, motor bat eta eromena Mont Ventouxen gora
2016ko Tourreko 12. etapa ez da ahazten erraza izanen. Mont Ventouxen gora, azken kilometroan sartuta hesirik ez eta zale guztiak gainean zirela, kamera motor batek zale bat harrapatu eta Richie Porte australiarrak bere aurka talka egin du. Bere atzetik erori dira Bauke Mollema eta Chris Froome. Azken honek jarri du ikuskizuna hortik aurrera. Lehenbizi korrika jarraitu du aldapa gora eta segidan zituen oinetakoekin erabili ezin zezakeen bizikleta batekin.
JUL. 14 2016