Aiala Zaldibar: «Animatu egin nahi zaituztet Gasteizen igandean izango den mobilizazioan parte hartzera»
Iragan asteazkenean jakin zen espainiar Auzitegi Nazionalak zazpi euskal gazteri sei urteko espetxe zigorra ezarri diela, Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta. Kalez jantzitako ertzainek Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Ainhoa Villaverde eta Bergoi Madernaz atxilotu zituzten. Bien bitartean, Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibarrek aske jarraitzen dute. Azken honek bideo baten bitartez eskerrak eman nahi izan ditu egun hauetan jasotako elkartasuna dela-eta, eta bide batez, igandean Gasteizen ospatuko den manifestaldira batzeko deia luzatu du.
MAY. 11 2015