‘Azken erromantikoak’ filmeko aurrerapena: igogailuko eszena

David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren ‘Azken erromantikoak’ filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta azaroaren 15ean iritsiko da zinema areto komertzialetara. Irune (Miren Gaztañaga) da protagonista, emakume bakarti eta hipokondriakoa, herri industrial bateko paper lantegian lan egiten duena. Bere harremanak ezagun talde txiki batera mugatzen dira, lankideak, bizilaguna eta Renfeko langile bat, baina bere bizitzak goitik beherako eraldaketa jasango du bularrean kozkoz bat topatzen diotenean.

Klip honetan, igogailuan bizilagunarekin duen hizketaldia ikus daiteke.

NOV. 12 2024