Ermuko Andre Mari santutegia, ondarea gizartearen esku
Euskal Herria altxor arkeologikoz betea dago. Horietako asko atera dituzte argitara, Jose Migel Barandiaranen garaitik gaurdaino, baina gaur egungo arkeologoek aurkikuntza horiek herritarren esku nola jarri dute buruhauste. Laudioko Ermuko Andre Mariaren elizako indusketetan oso atzera iritsi dira Sergio Escribano eta EHUko bere taldea, baina aurkitutakoa erakusteko orduan oso aurrera joko dute.
OCT. 13 2017