Euskal Herriaren berpizkundea, Eusko Ikaskuntzaren helburu bere mendeurrenean
2018an ehun urte beteko ditu Eusko Ikaskuntzak eta bost hiriburutan eta Oñatin egingo den kongresuarekin ospatuko du mendeurrena. Baina ez da izango ospakizun hutsa, baizik eta ekarpen zientifiko-intelektual itzela Euskal Herriaren etorkizunaz hausnartzeko eta aurrerabideak proposatzeko. Iñaki Dorronsorok, EI-ko lehendakariak, azaldu dio NAIZi zer den Eusko Ikaskuntza eta zer aportazio egin nahi duen batzarraren bidez.
DEC. 31 2017