Hondartza garbitzen Donostian

Itsasoak zikinak daude, lurretik isuritako hondakinek zikindu dituztelako. Jakina denez, garbitu beharrik ez izateko onena ez zikintzea da, baina kaltea egin eta gero, nolabait konpondu egin behar. Surfrider erakundea da ozeanoak eta itsasertzak garbitzen aritzen direnetako bat, eta Euskal Herrian ari da lanean egunotan. NAIZ Donostiako Zurriola hondartzaren garbiketan izan da, Mariaren Bihotza eskolako umeen laguntzaz.

MAR. 26 2013