Ikatzak eta lurrinak mugitutako trenean, Urolan barrena
Trenez joaten ginen herritik hiriburura medikuarengana edo erosketa bereziak egitera, trenez hondartzara oporretan, trenez Otzaurtera handik Aizkorrira abiatzeko. Trenez etorri ziren Gaztelako eta Extremadurako etorkinak. Trenez ezagutu genuen Europa, Interrail txartela erosita. Orain ere erabiltzen dugu, baina autoak eta hegazkinak protagonismo asko kendu diote. Herritarrontzako trena zer izan den ederki asko ikusi du NAIZek Azpeitiko Burdinbidearen Museoan. Harry Potterren pelikuletan eta far west-ekoetan soilik ikusitako lokomotorak ere hementxe dauzkagu begien aurrean.
OCT. 15 2014