Kaledonia Berrian korrika eta dantzan, euskararen alde
Ozeaniara ere heldu da euskararen aldeko lasterketa. Kanakiar hizkuntzen alde lanean ari diren elkarteekin batera antolatu dute Korrika Kaledonia Berrian.
Goizean arineketan ibili ostean, arratsaldean batlles dantzak antolatu zituzten, hip hop eta Euskal Herriko eta bertako datza tradizionalekin (euskaldunak, kanakiarrak, walisen-ak, eta tahizianoak). Eguneko bideo ederra zabaldu dute sarean.
APR. 08 2019