'Kareak erre ez duena', Joxi eta Joxeanen omenez
Joxi Zabala eta Joxean Lasa errefuxiatu tolosarrak bahitu zituzteneko 30. urteurrenean poesia emanaldia egin dute Tolosako Leidor antzokian. 'Kareak erre ez duena' ikuskizunak poesia, musika, dantza eta bideoa batu ditu. Harkaitz Cano, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Jose Luis Otamendi Josu Landa, Pili Zabala, Koldo Almandoz, Asier Zabaleta, Karlos Osinaga eta Javi Manterolak parte hartu dute.
OCT. 12 2013