Monica Terribas: "Ikusi behar da independentistek inbestitu daitekeen hautagaia adosten duten"
Astelehenerako aurreikusita zegoen Jordi Sanchez Generalitateko presidente izendatzeko osoko bilkura Kataluniako Parlamentuan, baina Pablo Llarenak preso dagoen Sanchezi bilkuran parte hartzeko aukera ukatuta, atzeratzea erabaki zuen Roger Torrent parlamenteko presidenteak.
Ostiralean beteko dira bost hilabete Sanchez eta Jordi Cuixart espetxeratu zituztenetik, eta mobilizazio deialdia egin dute ANC eta Omnium Culturalek. Testuinguru hori bertatik bertara jarraitzen ari den 'El matí de Catalunya Radioko' zuzendari Monica Terribasekin hitz egin du Saioa Baleztenak.
MAR. 14 2018